Print this page
Udal ordezkariak ere euskaraldiarekin bat
08
Aza
2018

Udal ordezkariak ere euskaraldiarekin bat

Legazpiko udal ordezkari guztiek bat egin dute Euskaraldiarekin

Legazpiko udal ordezkari guztiek bat egin dute Euskaraldiarekin.

Urriaren 31n Osoko Bilkuran bildu ziren udal ordezkari guztiek eta ekainaren 20an sinatu zuten adierazpena aintzat hartuta eta gogora ekarriz, Euskaraldiarekin bat egiten dutela erakusten duen argazkia atera zuten.

Udalak dei egin diete herritar guztiei, nahi izanez gero “belarriprest” edo “ahobizi” jarrera hartzeko. Hizkuntza ohitura batzuk aldatzeko aukera ona izango dela adierazi du.

 

Legazpiko Euskaraldiaren webgunea: http://legazpi.euskaraldia.eus/