Print this page
Laubideko haur-parkearen estaldura berdea egiteko 2 aukera
09
Aza
2018

Laubideko haur-parkearen estaldura berdea egiteko 2 aukera

Azaroaren 15ean herritarrekin batera aztertuko ditugu.

Azaroaren 15ean herritarrekin batera aztertuko ditugu.

 

Agenda 21 Foroarenhurrengo saioan parte hartzeko gonbidatzen zaitugu.

 Saio hori:

  • Azaroaren 15ean –osteguna- egingo dugu.
  • ADI! Laubideko Haurreskolan (hexagonoan), 18:30etik 20:00etara.

 

Oraingo honetan, Laubideko haur-parkean estaldura berde bat jartzekohelburuz irailaren 27ko bileran egin genuen lana osatu nahi dugu.

 

Gogoratuko duzuenez, saio hartan aurkeztu zen lehen zirriborroa aztertu, eta ekarpenak jaso genituen; horren ondorioz, estalduraren diseinua lantzen ari den lantalde teknikoak 2 aukera berri prestatu ditu.

 

Datorren ostegunean 2 aukera horien zehaztapena ezagutuko dugu; eta proiektua idatzi eta exekutatzeko egokiena iruditzen zaiguna hautatuko da.

 

Parte hartzera animatuko zarelakoan, elkarrekin eta jasangarritasun irizpideak barneratuz, Laubide parkearen hobekuntzan beste urrats bat emateko,

 

Eskerrik asko!  

 

IKUSI DEIALDIA