Print this page
Euskaraldia: 1000tik gora gara jadanik
14
Aza
2018

Euskaraldia: 1000tik gora gara jadanik

1000tik gora gara Euskaraldian parte hartuko dugun legazpiarrok.

1000tik gora gara Euskaraldian parte hartuko dugun legazpiarrok.

 

Eta zuk? Ez duzula oraindik izena eman?

 

Azaroaren 23an abiatuko da Euskal Herri osoan 11 egunez hizkuntza-ohiturak aldatzeko martxan jarriko den ariketa soziala.

Legazpin ere horretarako prestatzen ari dira dagoeneko Ahobizi edo Belarriprest izateko izena eman duten 1012 herritarrak.

 

Oraindik izena eman ez baduzu hurbil zaitez Agirre-etxeberri etxera 17:30etik 19:30era astegunetan eta 11:00etatik 13:00etara larunbat eta igandean.

Azkeneko eguna: azaroaren 22a.

 

Ekin erronkari!

 

Legazpiko Euskaraldiaren webgunea: http://legazpi.euskaraldia.eus/