Print this page
Europako Bikaintasun Zigilua
23
Aza
2018

Europako Bikaintasun Zigilua

Azaroak 23tik abenduak 2rarte Herritarrei zuzendutako inkesta

EUDELek bultzatuta, Udala Europako Kontseiluak gobernantza gaietarako diseinatu duen ELOGE Europako Bikaintasun Zigilua ezartzeko proiektu pilotu batean ari da parte hartzen. 

 

Europako Kontseiluaren ELOGE zigilua, toki mailan berrikuntzarako eta gobernantza onerako estrategiaren zutabeetako bat da eta hauxe da helburua: administrazioen egitea mobilizatzea eta bizkortzea, Europako herritar guztiak toki mailako gobernantza demokratiko on baten onuradun izan daitezen. 

 

200 baino gehiago dira gobernantzako bikaintasun bereizgarri hori jaso duten udalerriak eta horiei iaz garatu zen programa pilotuan sartu ziren bost euskal udalerri gehitu behar zaizkie.

 

Europako Kontseilua gobernantzako bere 12 printzipiotan oinarritu da zigilu hori emateko: 1) aldizkako hauteskundeak, ordezkaritza eta parte-hartze bidezkoa, 2) erreakzio ahalmena, 3) eraginkortasuna eta efizientzia, 4) irekitzea eta gardentasuna, 5) zuzenbidezko estatutua, 6) jokabide etikoa, 7) konpetentziak eta gaitasunak, 8) berrikuntza eta aldaketarako jarrera irekia, 9) jasangarritasuna eta epe luzeko orientazioa, 10) finantza kudeaketa ona, 11) giza eskubideak, kultura aniztasuna ea gizarte kohesioa, eta 12) kontuak emateko beharra. . 

 

Proiektua osatu ahal izateko ezinbestekoa da herritarrei galdetzea. Ondoren, galdetegiak emango dituen datuak Udalak egingo duen lanaren ondorioz jasoko diren datuekin kontrastatuko dira. 

 

Aurten, 4 dira zigilua lortzeko aukera duten euskal Udalerriak eta horietatik Legazpi izango da  herritarrei zuzeneko inkesta bat eginez kontraste hori egingo duen udalerri bakarra. Horregatik, inkesta betetzea oso garrantzitsua dela azpimarratu nahi dugu.

 

Inkesta Udalaren web orriaren eta LegazpiOn aplikazioaren bitartez erantzun daiteke.

 

Benetan eskertzen dugu herritarren lankidetza, gure udalerriko gobernantza ona hobetzeko ezinbesteko laguntza izango baita.

 

Bete ezazu inkesta!