pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Olentzero azoka Legazpin
23
Aza
2018

Olentzero azoka Legazpin

Abenduaren 1 eta 2an. Oparitzeko aukera zabala!

Abenduaren 1 eta 2an. Oparitzeko aukera zabala!

 

Abenduaren 1 eta 2an Olentzero Azoka egongo da Legazpin.

Legazpiko 24 dendak produktu desberdinak eskeiniko dituzte: osagarriak, lentzeria, jostailuak, arropa, baserriko produktuak, argigintza, elektragailuak, artisautza, etab. aurkituko dituzu Olentzero Azokan.

Gabonetako opariren bat egiteko asmorik?

 

Ilinti dendarien elkartea, Merkataritza Bulegoa, Uggasa, Lenbur, KTE tabernarien elkartea eta Legazpiko Udala elkarlanean aritu gara azkenengo astetan azoka berri hau prestatzen.

Legazpiko Merkataritza Biziberritzeko Planean (PERCO)  jasotako ekintza da.

 

Horrezaz gain herriko elkateak kontutan hartuta, bi egunetarako egitaraua prestatu dugu.

Bertan denetik egongo da: Sorgintxulorekin jolasak eta eskulanak, Olentzeroren astoak daraman gurdian ibilaldiak,   Go!azen eta 3zpa4 saioetakoMaria Redondo eta Mikele Arizkorreta, Telleriarteko Talogileak, Musika Eskolako Trikitixa, Dultzainero eta Triki Pandero taldeak, KTE elkartearen saskiaren zozketa… eta baita elektrizitaterik gabe mugitzen den noria batetan ibiltzeko aukera ere egongo da!!

                                                                                                                                 

Azoka hau  antolatzeko garaian Ingurumen irizpideak hartu ditugu kontutan: material birziklatuak, bertako produktuak, materialak berrerabiliko ditugu, produktu berdeak identifikatuko ditugu, ahal den elektrizitate gutxien gastatuko dugu…

 

Abenduaren 1 eta 2an Euskal Herriko Azokara hurbildu zaitez !

 

Legazpiko dendetan erosi!

Albiste guztiak