pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

630 pertsonek hartu dute parte 2019an gauzatuko diren 6 inbertsio proiektuak aukeratzen

Domingo Agirre eskolako haur parkea konpontzeko proiektua izan da boto gehien jaso dituena.

 

Joan den azaroaren 22an bukatu zen Udalak martxan jarritako parte hartze bidezko prozesuan proposatu ziren 13 inbertsio-proiekturen artean aukeratzeko botoa emateko epea.

Hona hemen bozketaren emaitza:

 

281

Domingo Agirre Eskolako haur parkea berritzea

277

Aizkorri kaletik eta botikatik Itxaropen auzora doan eskailera konpontzea

276

Kiroldegiko 2 zenbakiko gimnasioan klimatizazio eta kanpoko aireztapen sistema ipintzea eta igerilekurako sarbidea hobetzea

254

Futbol zelaiko aldagela zaharrak berritzea

140

Latxartegi parkeko erdigunean dagoen  etxola  berritzea eta Haztegi ikastolatik gertu dauden zutoinak kentzea

117

Arantzazuko haurreskolako haur parkea berritzea

 

113

Itxaropen 14-17 eskailerak konpontzea

110

Domingo Agirre eskolako igogailutik Laubide 18ra bidea egitea

99

Mirandaolako parkeko mahi gunea  berritzea

89

Latxartegi parkean berez garbitzen diren komunak ipintzea

54

Udal Kiroldegian eguzki-panel fotoboltaikoak ipintzea 

24

Plaza konpontzeko 1. fasea

16

San Juan kaleko 11-12-13 atarien espaloia konpontzea

 

Herritarrek Legazpi hobetzeko konpromisoa adierazi dute eta, beraz,

Udalak eskerrak eman nahi dizkie bozketan parte hartu duten guztiei.

Albiste guztiak