Print this page
Ikasgela berriro martxan
29
Aza
2018

Ikasgela berriro martxan

Abenduaren 1etik urtarrilaren 25era.

Abenduaren 1etik urtarrilaren 25era.

 

Beste denboraldi batean eta azterketa garaiarekin bat eginez,

Udalak ikasgelaren zerbitzua berriro jarriko du martxan

Bikuña jauregian, abenduaren 1etik urtarrilaren 25era bitartean.

 

Zerbitzua egun hauetan eskainiko da:

  • Abenduko asteburuak eta zubia: 1-2; zubia 6-7-8-9; 15-16; 22-23.
  • Abenduaren 26tik urtarrilaren 25era, astegunetan eta asteburuetan.
  • ITXITA: Abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1.

 

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 8:00 – 20:00

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 9:30-20:00

 

Dakizuenez, Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren

18 urtetik gorako legazpiarrek erabili ahalko dute zerbitzua.

 

Ikasgela erabili ahal izateko ezinbestekoa da

sarbiderako txartela pertsonala eta doakoa eskuratzea.

Horretarako Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo dezakezue,

azaroaren 29tik aurrera, 7:30etik 15:00etara.

 

Ikasgelaren araudia