pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agirre-Etxeberri etxeko taberna zerbitzua emateko kontratazioa

Joan den asteartean, besteak beste, Legazpiko udalak bere jabegokoa den

Agirre-Etxeberri etxeko behe-solairuan dagoen taberna-kafetegiaren zerbitzua

emateko kontratazioaren espedientea onartu zuen,

baita haren lizitazioa iragartzea ere.

 

Eskaintzak abenduaren 26arte aurkez daitezke,

Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataformaren bidez.

 

Zehaztapen guztiak Agiri administratiboetan eta teknikoetan azaltzen diren arren,

ustiapen horretan ondorengo zerbitzuak sartuko dira:

  • Taberna-kafetegiaren berezko ustiapena.
  • Udalak kontratatutako epealditik kanpo,

behe-solairuan dauden komunen garbiketa (tabernari dagozkiolako)

eta, horrezaz gain, taberna-kafetegitik komunetara doan pasabidea,

etxe atzealdeko sarrera eta arkupea garbitzea.

  • Behe-solairuan dauden erabilera anitzeko gelen irekiera eta itxiera

eta baita haien garbiketa ere, hala dagokionean.

 

Baldintza bereziak:

Kontratazio publikoaren lege berrian,

derrigorrez bete beharreko baldintza bereziak ezartzen dira.

Besteen artean, hauek:

  • Ingurumenekoak: Garaiko edo nekazaritza ekologiko edo integratuaren irizpideak betetzen duten elikadura produktuak erabiltzea.
  • Gizarte arlokoak:Enpresa kontratisten lan-baldintza minimoak.
  • Emakume eta gizonen arteko berdintasuna:Kontratuaren xederen definizioan, genero-perspektiba txertatzea.

 

Kontratuaren aurrekontua BEZarekin: 300 euro.

Kontratistak hileko 300,00 euroko saria ordaindu beharko dio Udalari.
Diru-kopuru hori goraka hobetu dezakete lizitatzaileek.

Zerbitzua ustiatzeagatik jasoko duen ordaina,

erabiltzaileek ordaindutako prezioekin bakarrik jasoko duena izango da.

Prezio horiek nahierara finkatuko ditu kontratistak

eta Legazpiko udaletxean aurkeztuko ditu jarduerari ekiten hasi aurretik.

 

Kontratuaren iraupena edo burutzeko epealdia: Urte 1

Luzapen kopurua: 1

 

Euskadiko Kontratazio Publikoko Kontratatzailearen profileko zuzeneko lotura

Taberna-kafetegiaren argazkiak IKUSI

Albiste guztiak