pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Abenduak 1ean, Subeltza Eguna Nafarroa Kalean

Bikuñako lokaletan entseatzen duten

taldeen elkartze eguna dugu Subeltza Eguna,

larunbatean, abenduaren 1ean,

Nafarroa Kalean burutuko dena.

 

Elektrotxarangarekin eguerdian hasita, bazkaria

eta 2 zatitan banatutako kontzertua eskainiko dute

Bikuñako lokaletan entseatzen duten 8 taldek.

 

Egitaraua:

13:00-14:30 R ke R elektrotxaranga, kalez kale.

18:00-21:45: Butch, Insanos, Latoga eta Nekrobabies taldeak

22:30-01:15: John Dealer and the Coconuts, Elbereth eta Aitti Skalari & La Rude Band

 

Bikuñako musika lokaletan entseatzen duten taldeek

udalak eskainitako lokalen erabileraren truke,

gutxienez bi urtetik behin,

kontzertu bat antolatu behar dute

eta hortik dator ekintza honen arrazoia.

 

Ez da lehenengo Subeltza Eguna

Bikuñako musika lokaletan aritzen diren taldeak

2008ko irailaren 13an elkartu ziren lehenengo aldiz.

Hala, musika lokaletan entseatzen hasi,

eta 9 hilabete bete ondoren,

lehenengo kontzertua antolatu zuten.

 

Musika lokalen erabilera

Musika lokaletan 14 gela daude, eta horietako 2 bereziak dira:

grabaketa gela eta musika tresnak konpontzeko gela.

Gainerakoak entseatzeko erabiltzen dira.

50 lagunetik gora aritzen dira horietan,

sormena eta adierazpena lantzen.

2016an CD bat grabatu zuten.

 

Albiste guztiak