pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gabonetako Haur Parkea, urtarrilak 2, 3 eta 4
27
Abe
2018

Gabonetako Haur Parkea, urtarrilak 2, 3 eta 4

Urbeltz Pilotalekuan eta Azokan

Urbeltz Pilotalekuan eta Azokan

 

Tradizioari jarraituz,

aurtengoa 21. urtea da

Legazpiko udalak

Gabonetako Haur Parkea eskaintzen duela.

 

Gazteria Zerbitzuak Gabonetako Haur Parkea antolatzen du,

2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat,

Urbeltz pilotalekuan eta Azokan,3 egunetan.

Honakoa da ordutegia:

Urtarrilak 2 eta 3: 10:30 – 14:00 / 16:00 – 19:30.
Urtarrilak 4, asteazkena: 10:30-13:30.

 

Txu-txu trena, elbarritasuna duten pertsona guztientzat prestatua,

Euskal Herria plazatik Laubide oinezkoentzako guneraino

bueltaka arituko da eta doakoa izango da.

 

Urbeltz pilotalekuan eta Azokan

jarriko den parkearen sarrera 2 eurokoa da.

Goizeko saioagatik 2 euro eta arratsaldekoagatik,

beste 2 euro ordaindu beharko dira.

 

Hauxe da bertan topatuko duzuena:

-       Urbeltz Pilotalekuko pistan:

-  2-5 urtekoen gunea: 2 puzgarri eta ludoteka psikomotrizitateko gailuekin,

lurzorua moketadunarekin.

-  6-10 urtekoen gunea: txirrista eta puzgarria.

-  11-14 urtekoen gunea: Matatopos eta Salto al vacío.

 

-       Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:

-  Joko interaktiboen gunea: 6 play, 2 air hockey eta 2 futbolina.

Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak:Makilajea eta karetak; baita postalak eta marrazkiak margotzeko tailerrak ere.

 

-       Azokako arkupetan:

-  Asteartean eta asteazkenean Espabila y salta eta troncos locos.

-  Ostiralean, merkatua dagonez, Azoka hustuko da eta parroki aurrean honakoak jarriko dira: Jumping eta balanzbikeen zirkuitoa.

 

Saio guztietan ere

Gurutze Gorriko anbulantzia egongo da.

Kartela

Albiste guztiak