pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Erregeen kabalkada ohi bezala urtarrilaren 5ean iritsiko da Legazpira
03
Urt
2019

Erregeen kabalkada ohi bezala urtarrilaren 5ean iritsiko da Legazpira

18:00etan abiatuko da Bikuña Kiroldegi paretik aurtengoan ere Korosti Dantza taldeak kudeatu duen Errege Kabalgata.

 

Bi geldiune egingo dira, lehena Laubide kalean, eta bigarrena Euskal Herria plazan, eta ez da dantzarik faltako bietan ere. Euskal Herria plazako geldiunean, kabalkadaren amaiera izango dena, jaiotza egongo da jarrita eta eskaintza ondoren, udaletxeko balkoian izango ditugu Erregeak.

 

Kabalgatan parte hartu nahi duten legazpiarrek 17:00etan Kiroldegian azaldu beharko dute eta opariak kabalgata bitartean banatzea nahi dutenek, 16:30etatik 17:30etara bitartean eraman beharko dituzte opariak Kiroldegira.

Albiste guztiak