pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

I.Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketako lehen kanporaketa Latxartegi Aretoan jokatuko da
05
Urt
2019

I.Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketako lehen kanporaketa Latxartegi Aretoan jokatuko da

Urtarrilaren 12an, larunbata, 16:30ean hasiko da

Urtarrilaren 12an, larunbata, 16:30ean hasiko da

 

Datorren urtarrilaren 12an, larunbata, Latxartegi Aretoan eta 16:30ean, Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren I. edizioa ospatuko da. Aurten lehen aldiz neskak eta mutilak elkarrekin lehiatuko dira.

 

Legazpin jokatuko den txapelketa hau Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Aurresku Ligaxkako 1go saioa da, eta bertan Euskal Herriko dantzariak parte hartuko dute.

 

Aurtengo Legazpiko saioan 2004 eta 2008 urte bitartean jaiotako 33 dantzari arituko dira, bi sailetan banatuta.

 

Sustraiak Dantza Taldetik Legazpin Amaia Azpeitia, Irantzu Perez, Izaro Velasco, Laia Arruabarrena eta Markel Garmendia arituko dira.

 

Dantzatu beharreko dantzak:

  • B Saila: "Erribera" eta "Zortzikoa"
  • D Saila: "Ehun Dukat" eta "Desafioa edo Aurkez Aurkez"

Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta musika Goiz Deia Legazpiko txistularien esku izango da.

 

Parte hartzaileak eta dantzatuko duten ordena

 

D Saila

B Saila

  • Irati Madera(Amasa-Villabona)
  • Amaia Sasiain(Elgoibar)
  • Beñat Beobide(Asteasu)
  • Nahia Gonzalez(Amasa-Villabona)
  • Izaro Velasco(Legazpi)
  • Naiet Jauregi(Amasa-Villabona)
  • Maddalen Oñederra(Elgoibar)
  • Alaia Santano(Amasa-Villabona)
  • Araitz Hernandez(Lezo)
  • Mattin Etxebeste(Oiartzun)
  • Jone Gil(Elgoibar)
  • Maren Goya(Amasa-Villabona)
  • Lide Romero(Oiartzun)
  • Naroa Legarra(Amasa-Villabona)
  • Maria Ansa(Anoeta)
  • Maddi Begiristain(Amasa-Villabona)
  • Irantzu Perez(Legazpi)
  • Idoia Urdangarin(Amasa-Villabona)
  • Uxue Muñoa(Oiartzun)
  • Urko Puy(Pasai Donibane)
  • Nahia Pikabea(Lezo)
  • Maite De Lucas(Amasa-Villabona)
  • Laia Arruabarrena(Legazpi)
  • Ugaitz Ribera(Lezo)
  • Mikel Esnaola(Lezo)
  • Markel Garmendia(Legazpi)
  • Izaro Alcon(Donostia)
  • Mederi Gomez(Amasa-Villabona)
  • Amaia Azpeitia(Legazpi)
  • Manex Elgeta(Oiartzun)
  • Eneko Etxaniz(Elgoibar)
  • Maddi Iradi(Oiartzun)
  • Libe Navaroa(Amasa-Villabona)

 

Beraz gure dantza taldeetako dantzari bikainen harrobiz gozatu nahi baduzue datorren urtarrilaren12an, larunbata, arratsaldeko 16:30ean Legazpiko Latxartegi Aretora hurbiltzea besterik ez duzue.

Albiste guztiak