pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Jabekuntza eskolako egitaraua
08
Urt
2019

Jabekuntza eskolako egitaraua

Urte berriarekin batera,

Urola Garaiko Jabekuntza Eskolak

urtarriletik apirilera bitarteko egitarauaren berri eman digu.

 

Lerro hauetatik talde finkoetan nahiz tailerretan

parte hartzera animatzen zaituztegu.

 

Ikus ezazu egitaraua

Ekintza guztiak doakoak dira

eta aurretik abisatuta haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

 

Ikastaro guztiak Urola Garaiko Emakumeen Etxean izango dira

Hau da, Pagoeta auzoa, 1 –Urretxun (Haur-Eskola zaharra).

 

Izena emateko epea ikastaroa hasi baino 2 egun lehenago egin daiteke.

 

Informazio gehiago:

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.; Tel.: 943 72 56 42

 

Baina zer da jabekuntza?

Jabekuntza esaten dugunean,

ikaskuntza eta kontzientziatze prozesu bat adierazi nahi dugu,

hain zuzen ere, mundu osoko gizarteak egituratzen dituen sexismoak,

emakumeoi, ezartzen dien diskriminazio eta gutxiegitasun egoera salatzea

eta horren kontra borroka egitea ahalbideratzen duen prozesua.

 

Zer da Jabekuntza eskola?

Ez da ohiko prestakuntza gune bat.

Hori baino gehiago da.

Jabekuntza eskolak, Mugimendu feministak

jakintzaren produkzio kolektibo eta partekatutako metodologia

erreproduzitu egiten du.

Munduaz dugun pertzepzioa aldatuko digun eta aldi berean,

mundua aldatzeko tresnak eskainiko dizkigun

esperientzia bat bizi izatea da kontua.

 

Jabekuntza eskolak emakumeon partaidetza

eta jabekuntza sendotzeko dago pentsatuta,

eta gizarte justu, askotariko eta osoago bat lortzeko.

 

Emakumeon sareak sortzea ere bilatzen du.

Sare horien bidez gure herrietan

ikusgarriago eta aktiboagoak izan daitezen,

eta partaidetza handiagoa izan dezaten.

Borroka egin behar da errealitate diskriminatzaile horren kontra.

Albiste guztiak