Print this page
Ibilgailuen 2019ko  errolda,  2018an baino 110 ibilgailu gehiago daude.
30
Urt
2019

Ibilgailuen 2019ko errolda, 2018an baino 110 ibilgailu gehiago daude.

Legazpiko Udalak ibilgailuen 2019ko errolda onartu du. Datorren otsailaren 1ean hasiko da dagokion zerga kobratzen, martxoaren 31ra arte .

Legazpiko Udalak ibilgailuen 2019ko errolda onartu du.

 

Datorren otsailaren 1ean hasiko da dagokion zerga kobratzen eta martxoaren 31ra arte luzatuko da kobrantza-epea.

 

Zerga honi dagokionez, legazpiarrok 2018an ordaindu genuen kopuru berdina ordainduko dugu aurten.

Ez dira tarifak igo.

 

Legazpin 5.776 motordun ibilgailu daude; horietatik 4.762 autoak dira, 559 motorrak, 387 mota guztietako kamioak eta 18 autobusak

Oro har, Legazpin auto gehienak 12-14 zaldi-potentziakoak dira baina gero eta gehiago daude 9-12 zaldi-potentzia dutenak.

 

Ibilgailuen bilakaeraren grafikoa urte eta tarifen arabera, "Potentzia, zaldi fiskalen arabera":