pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ohikoa ez izateagatik 392 etxebizitzei %50eko errekargua.
06
Ots
2019

Ohikoa ez izateagatik 392 etxebizitzei %50eko errekargua.

Udalak “jabearen ohiko etxebizitza ez izateagatik” Ondasun Higiezinen zergan %50eko errekargoa indartuko du.

Otsailaren 13an, 2019-000117 Alkatetza Dekretuaren bitartez, gainkarga jasango duten etxebitzitzen titular zergadunen haserako zerrenda onartu da.

 

Behin behineko zerrenda osatzen duten etxebizitza kopurua, 392koa da.

Gainkarga jasoko duen etxebizitzaren titularrek, bidezkoak deritzoten alegazioak aurkezteko aukera dute. Alegazioak aurkeztu behar zaizkion organoa: Alkatetza. Alegazioak aurkezteko tokia: Udaletxean kokatzen den Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ). Alegazioak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 28aan amaituko da.

 

Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ) arautzen duen Ordenantza Fiskalaren 13.3. Artikuluak dionaren arabera, ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira errekargu hau aplikatzetik,

baldin inguruabar hauetakoren bat betetzen badute:

 

a) Udalaren, haren erakunde autonomoen, enpresa erakunde publikoen eta kapital osoa Udalarena duten merkataritza sozietateen jabetzako etxebizitzak.

b) Zerga honetan zerga hobariren bat gozatzen dutenak.

c) Ostatatze, ostatu, hostal, alokairu… jarduerei atxikitakoak.

d) Modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretarako direnak. Salbueste hau aplikatzeko, nahitaezkoa izango da higiezinaren katastroko titularra izatea, edo, hala badagokio,

jardueraren titularrari errentan emateko kontratu bat izatea, urtebetekoa edo luzegoa. Salbueste hau ez da aplikatuko erabilera laga baldin bada, salbu eta jarduera badela egiaztatu bada,

eta odolkidetasuneko nahiz adopzioko lehen mailako ahaidetasun harremana baldin badago zergaren subjetu pasiboaren eta ondasunaren lagapenaren onuradunaren artean.

e) Zahar etxeetan erroldatutako pertsonen titulartasunekoak diren etxebizitzak. Era berean, errekargutik salbuetsita izango dira ondorengo arrazoi hautako batengatik beste etxebizitza batera

aldatu beharrean diren pertsonen titulartasuneko etxebizitzak: mendekotasun egoeran egoteagatik; edo hura eta haren ezkontidea, 2/2003 Legeak (2003ko maiatzaren 7ko legea, izatezko bikoteak arautzen dituena)

jarritako moduan eratutako izatezko bikoteko kidea, edota odolkidetasunezko, ezkontzazko nahiz adopziozko ahaidea (hirugarren mailako ahaidetasuneraino) artatzeagatik.

f) Herentziaz jaso direnak. Kasu honetan, salbuespena, bi urteko epealdia izango du, kausatzailearen heriotzaren datatik hasita.

g) Antolamenduz kanpo daudenak, Hirigintza kudeaketara lotuak, erortzeko zorian aitortuak (ruina), edo gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen ez dituenak.

h) Etxebizitzako erabilera nekazaritzako eta abeltzaintzako beste erabilera batzuekin batera ematen denean eta eremu ez hiritarretan edo hirigune gisa kalifikatuko ez diren eremuetan daudenak.

i) Zerga ordaindu behar denaren aurreko urteko azkeneko hiruhilekoan eskualdatu direnak eta erroldatzeko izapidea zerga ordaindu behar den urteko lehenengo hiruhilekoan egin denean.


Jendaurrean agerian HILABETE BAT izango da, Alkatetza Dekretua sinatu zen egunetik zenbatuta.Onarturiko hasera zerrenda interesatuen esku Udaletxeko Kontuhartzailetzako bulegoetan izango da.

Zerga informazioak eskatzen duen konfidentzialtasun betebeharra jarraituz, haserako zerrendako datuen informazioa soilik zergadunei edo bere ordezkariei emango zaie.

Albiste guztiak