Print this page
“Admeto” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
07
Ots
2019

“Admeto” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Bi zatitan eskainiko da, otsailaren 13 eta 20an, 18:30ean Kultur Etxean.

 

“Admeto, re di Tessaglia”, Musikako Errege-akademiarako (Londoneko egungo kontserbatorioarekin zerikusia ez duena) idatzitako hiru ekitaldiko opera da.

Musika George Frideric Handel musikariarena da eta italieraz idatzitako libretoa Nicola Haymena da.

Historia, zati batean, Euripides antzerkigilearen Alcestis obran oinarritzen da. Operaren lehenengo agerraldia Londoneko Haymarket Theatre antzokian izan zen 1727ko urtarrilaren 31n.

Jatorrizko aktoreen artean zeuden Faustina Bordoni Alcestisen paperean eta Francesca Cuzzoni Antigonarenean.

 

Azpimarragarria da Handel alemanak opera italiarrari ekarri zion aldaketa, abeslari birtuosoentzako aria bakarlarietan oinarritu zelako batik bat (ikuspegi horrekin konposatu eta kontratatzen zituen).

Bere soprano izarra Francesca Cuzzoni zen eta entzuleen interesa areagotzeko, zuzendariek Italiako beste abeslari ospetsua sartzea erabaki zuten;

horrela ekarri zuten Faustina Cordoni sopranoa eta operak bi emakume protagonista izango zituen eszenatokian.

 

“Admeto” operak arrakasta handia izan zuen lehenengo agerraldietan. Hala ere, Londoneko operetan bi prima donna egoteak bataren eta bestearen aldekoen arteko liskarrak sortu zituen; horrela,

batek abesten zuenean bestearen aldekoek oihuka eta txistuka hasten ziren eta, iskanbila handia sortzen zen.

 

Ohi bezala, gaztelerazko azpitituluekin eskainiko da eta aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria.