pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Alkatetzaren 2018 urteko agenda instituzionalaren balantzea
07
Ots
2019

Alkatetzaren 2018 urteko agenda instituzionalaren balantzea

Euskal udalerrietako ordezkarien 7 bisita izan ditugu udaletxean 2018an. Guztira, 21 udalerritatik etorri dira udaletxea bisitatzera.

 

Alkatearen asteroko agenda instituzionala eskura dago Udala izeneko atalean, Alkatetza eta Korporazioa sailean.

Agenda instituzionalak asterako aurreikusitako ekintzak jasotzen ditu: hala nola, erakundeen arteko bilerak, ekitaldi publikoak edo prentsaurrekoak.

 

2018ko datuak hauek izan dira:

  • Erakundeen arteko 149 bilera: beste Udal batzuekin, Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, etab.
  • 84 bilera herritarrekin
  • 76 ekitaldi publiko Legazpin
  • 29 prentsaurreko

Erakundeen arteko bileretatik, azpimarratu behar ditugu euskal Udalek egindako 7 bisitak: Azkoiti, Bergara, Elgoibar, Lazkao, Markina-Xemein,

Oñati eta Tolosatik etorri dira. Udal horietako ordezkariak Legazpira etorri dira Herritarrentzako Arreta Zerbitzua nola hobetu den eta

legealdiaren hasieran martxan jarri genuen barne-antolamenduaren eredu berria ezagutzera.

 

Era berean, erakundeen arteko lankidetzaren esparruan, nabarmendu behar dugu Oñatiko Udaleko bi langile hiru egunez egon direla

Legazpiko Herritarrentzako Arreta Zerbitzu hobetuan trebakuntza jasotzen.

Albiste guztiak