Print this page
Photocall  “Klima aldaketak generoa du”
05
Mar
2019

Photocall “Klima aldaketak generoa du”

Egin gogoeta, ongi pasatu eta atera argazkia

 

Asteklima deitu diote klima-aldaketari buruz sentsibilizatzeko asteari. Aste horretan Uggasak eta Urola Garaia eskualdeko Udalek Photocall bat antolatu dute izenburu honekin: “Klima-aldaketak generoa du”.

Klima-aldaketak egun dauden genero-desberdintasunak areagotu egiten dituela azpimarratu nahi dugu. Era berean, desberdintasunak klima-aldaketaren aurka modu eraginkorrean borrokatzea galarazten duela adierazi nahi dugu.

 

Ez alferrik:

  • Pobrezia energetikoak eragin zuzenagoa du emakumeengan.
  • Emakumeak dira errefuxiatu klimatikoen % 80.
  • Klima-aldaketa neurri handi batean jasaten dutenak pertsona txiroak dira. Munduko pertsona txiroen % 70 emakumeak dira.
  • Emakumeak dira klima-aldaketaren eragina gehien jasaten dutenak baina gutxienak dira erabaki politikoak hartzen dituzten organoetan.
  • Klima-aldaketa gaietan erantzukizun-postuen % 80 baino gehiago gizonek betetzen dute.
  • Muturreko gertakari naturalen ondorioz −adibidez, uholdeen edo lehorteen ondorioz−hildakoen kopuruari erreparatuz gero, emakumeak dira hildako gehienak.
  • 2003an Frantzian izan zen bero boladan, hildako pertsonen % 65 emakumeak izan ziren.
  • Katrina urakanaren ondoren, bere lana galdu zuten pertsonen bi herenak emakumeak ziren.
  • Pobretutako herrialdeetan, ura hartzeaz arduratzen direnen % 71 emakume eta neska koskorrak dira.

Gai horren gainean hausnartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Hona hemen noiz eta non:

 

HERRIA

EGUNA

ORDUA

TOKIA

EURIA EGINEZ GERO

Legazpi

Martxoak 7 osteguna

19:00-21:00

Kale Nagusian

Txomineko pasabidean

 

Argazkiak Udaletako web orrietan eta sare sozialetan argitaratzeko aukera eskainiko da; horretarako honako etiketak erabiliko dira: #Asteklimaurolagaraia y #Asteklima

Txaloka Antzerki Taldeak dinamizatuko du jarduera.

Asteklima ospatuko den astean  ‘Change the Change’ Nazioarteko Biltzarra egingo da Donostian, martxoaren 6tik 8ra bitartean.