Print this page
Jose Luis Arzuagaren eskulturaren dohaintza-hitzarmena sinatu da
07
Mar
2019

Jose Luis Arzuagaren eskulturaren dohaintza-hitzarmena sinatu da

“Olagizonen omenez” izeneko eskultura Udalari eman dio Arzuaga jaunak

Gaur, 2019ko martxoaren 7an eta udaletxeko Batzar aretoan, Jose Luis Arzuaga herritarrak eta Koldobike Olabide alkateak, “Olagizonen omenez” izeneko eskulturaren dohaintza-hitzarmena sinatu dute.

Hitzarmenaren arabera, Arzuaga jaunak Udalari eman dio eskultura.

 

Hitzarmenaren sinadura-ekitaldian Iñaki Gastanares Legazpiko Udal Idazkaria, egintzaren fede publikoa emanez, eta Javier Iraeta, Eric Galvez eta Iñigo Imaz izan dira.

 

Eskulturaren ezaugarriak hauek dira:

EGILEA: Jose Luis Arzuaga Ayerbe (Legazpi 1940)

URTEA: 2010ean hasi zen lana eta 2013an bukatu zen.

MATERIALA: Beix koloreko kareharria, marroi koloreko zainekin.

PISUA: Hasierako harriak 12,5 tona pisatzen zuen eta eskulturak 3,5 tona pisatzen du.

ALTUERA: 3.30 m

OSAGARRIAK: Burdina forjatuzko kurrikak.

 

Arzuaga jaunak eskultura Legazpiko Udalari ematea eta Mirandaola parkean jartzea proposatu du.