Print this page
Diputazioko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak
14
Mar
2019

Diputazioko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak

Izenematea Kultur Etxeko Harreran arratsaldez, martxoaren 25era arte

Diputazioko udalekuetan (7-13 urte) eta Gazte oporraldietan (14-17 urte)

parte hartzeko izenematea martxoaren 13tik 25era bitartean egin daiteke,

Kultur Etxeko Harreran 14:30etik 17:30era.

 

Eskaerak banaka eta taldeka egin daitezke.

Taldeko 3 neska/mutil gehienez.

 

UDALEKUAK

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte.

 

7 eguneko jarduerak dira,

Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hainbat tokitan.

 

Kuotak:

Kuotak progresiboak izango dira, Errenta Aitorpenaren araberakoak.

Hauxe da gehienez ordaindu beharko dena: 7 egun 125 euro.

Tarifa bereziak daude familia ugarientzat, guraso-bakarrentzat

eta famili ugari berezientzat.

Kuota murriztuak GLL eta DBE laguntzen onuradunentzat

eta kide guztiak langabezian dituzten familietako adingabeentzat.

 

GAZTE OPORRALDIAK

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte.

 

7 eta 10 egun bitarteko jarduerak dira, toki ezberdinetan:

Araba, Gipuzkoa, Nafarroa,

Avila, Caceres, Castellon, Guadalajara, Madrid, Menorca eta Valencia.

Zenbat ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.

 

Kuotak:

Kuotak progresiboak izango dira, Errenta Aitorpenaren araberakoak.

Hauxe da gehienez ordaindu beharko dena: 7 egun 169 euro; 10 egun 233 euro.

Tarifa bereziak daude familia ugarientzat, guraso-bakarrentzat

eta famili ugari berezientzat.

Kuota murriztuak GLL eta DBE laguntzen onuradunentzat

eta kide guztiak langabezian dituzten familietako adingabeentzat.

 

IZEN-EMATEA

 

Kultur Etxeko Harrera zerbitzuan, arratsaldez, 14:30etik 17:30era, edo

Foru aldudiaren web orrialdean

 

Zozketan parte hartzeko izen-ematea: Martxoaren 13tik 25era.

 

Zozketa: apirilak 2

 

Behin-betiko izen-ematea: apirilaren 4tik 15era.