Print this page
Agenda 21eko Foroaren hitzaldi irekia
15
Mar
2019

Agenda 21eko Foroaren hitzaldi irekia

Aholku praktikoak: etxeko energia-ohiturak hobetzeko aholkuak, energia berriztagarriak eta mugikortasun elektrikoa

Udaletik,Legazpiko Agenda 21 Foroak egingo duen hitzaldi irekian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Hitzaldi hori:

  • Martxoaren 21ean–osteguna- izango da.
  • Udaleko Batzar Aretoan, 18:30etik 20:00etara.

 

Jakingo duzunez, martxoaren 6tik 8ra Donostian “Change the change” Klima Aldaketaren  Nazioarteko Konferentzia gauzatu da. Landu diren gaien arten, trantsizio energetikoak toki propioa izan du.

 

Marko horretan, eta aldaketa klimatikoarekin Legazpik duen “Legazpi Klima 2030” konpromisoa oinarri hartuta, Agenda 21 Foroaren hurrengo saioa energia atalarieskaini nahi diogu. Zehazki zera proposatzen dizuegu:

 

  • Etxean dauzkagun energia-ohiturakhobetzeko lagungarriak diren aholku praktikoak ezagutzea; eta baita energia berriztagarriei eta mugikortasun elektrikoari buruzko informazio baliagarria ere.
  • Horretarako gurekin izango da EVE, Energiaren Euskal Erakundeko teknikaria den Iñaki Garcia.

 

Zure interesekoa izango delakoan, eta bertaratuko zarelakoan, eskerrik asko!

 

Ikusi Fororako deialdia