pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Apirilaren 2an, bilera LEGAZPIKO GIZARTE FOROA
27
Mar
2019

Apirilaren 2an, bilera LEGAZPIKO GIZARTE FOROA

GAIA: Alkohol kontsumoaren prebentzioa, Legazpiko nerabeen artean
Santikutz jaietarako proposatzen den esku-hartzearen aurkezpena eta alderatzea
 
Kaixo, lagunok:
Legazpiko Udaletik, Gizarte Foroaren hurrengo bileran parte hartzeko gonbidapena helarazten dizugu.
Bilera hori: 
 
• Apirilaren 2an –asteartea- egingo dugu, 18:30etik 20:00etara, Udaleko Batzar Aretoan.
 
Gogoratuko duzunez, Gizarte Foroaren azken saioan Legazpiko gazteen artean alkohola
kontsumitzen hasteko adina atzeratzen lagun dezaketen ekintza posibleez aritu ginen; Santikutz
jaietan baten bat aplikatzeko helburuarekin.
 
Adostu genituen ideiak oinarri hartuta, proposamen bat zehazten aritu gara Udalean.
Hori horrela, datorren saioan zuei aurkeztu eta zuekin alderatu nahi dugu: 
 
• Santikutz jaietan alkoholaren kontsumoari buruzko sentsibilizazio eta alkoholemia kontrol
kanpaina garatzea, SASOIA enpresaren laguntzaz.
 
• Ekimen hori Legazpiko tabernetara bidaliko den komunikazio batekin osatzea.
Horretarako, bileran parte hartuko dute SASOIA taldeko profesionalek, eta AGIPAD Drogen
abusuaren ikerketa eta prebentziorako gipuzkoar elkarteko Pakita Mateosek.
 
Beste behin bertaratuko zarelakoan, elkarrekin planteamendua aberastu eta osatzeko, eskerrikasko!

Albiste guztiak