pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bellotako pentsio zaharraren erosketa sinatu dugu
02
Api
2019

Bellotako pentsio zaharraren erosketa sinatu dugu

Notario aurrean sinatu dugu eraikinaren erosketa. Eraikina gizarte zerbitzuak eskaintzeko erabiliko da.

 

Santikutz 26ko eraikineko beheko solairua eta dituen bost pisuetatik lau erosi ditu Legazpiko udalak notario aurrean.

 

Erosketa 700.000 euroren truke egin dugu eta ordainketa zatika egitea adostu dugu. Hartara, eskriturak sinatzean 300.00 euro ordaindu ditugu eta 200.00 euro ordainduko ditugu 2020 eta 2021 urteetan.

 

Eraikinaren erosketaren eskriturarekin batera hitzarmena ere sinatu dugu bi aldeok, 2021eko martxora arte alde biok izango ditugun konpromiso eta betebeharrak zehazteko. Izan ere, data horretan burutuko da erosketa.

 

2021 urteko martxora arte, BELLOTA HERRAMIENTAS S.L. enpresak jarraituko du bertan dauden edo Taldeko enpresaren batera bisitan datozen pertsonei ostatu eta mantenu zerbitzuak ematen.

Albiste guztiak