pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Europako Speeddown gidaririk onenak Legazpin izango dira apirilaren 20 eta 21ean
15
Api
2019

Europako Speeddown gidaririk onenak Legazpin izango dira apirilaren 20 eta 21ean

Maldan Beheraren eskutik,  Europako Speeddown edo Inertzia kirolen Europako Kopa jokatuko da eta. Gure "goitiberak" Legazpin.
 

Maldan Beheraren eskutik, Aste Santuetarako plan berritzaile bat izango da Legazpin, Europako Speeddown edo Inertzia kirolen Euorpako Kopa jokatuko da eta.

Izen hauek arrotz xamarrak izan daitezke jende askorentzat, baina askoz etxekoagoak goitibeheren inguruan ari garela esango bagenu.
"Zuk zeuk egin” filosofia erabat ahaztu gabe, Speeddownek ibilgailurik sinpleenetik, hala nola patinen jaitsiera edo Sputnik kategoria, eta momentuko materialik onenekin egindako motorrik gabeko ingeniaritzako artelanak biltzen ditu.
Legazpiko proban era guztietako ibilgailuak ikusi ahal izango dira, bereziki bi multzo handitan banatutakoak. Alde batetik Euopako Kopan arituko diren lehiakideak izango ditugu eta bertan Nazioarteko Federazioak (FISD)

bere baitan biltzen dituen kategoria guztiak onartuko dira, C-1etaik C-10era. Parte hartu ahal izateko, parte hartzaileek FISD lizentzia bat eta indarrean dagoen ibilgailuaren balioztatze fitxa bat aurkeztu beharko dituzte.
Baina Europako Kopaz gain, Espainia mailako proba ere izango da, lehiaketako sariak irabazteko aukera izango dutenak, baina ez dutenak Europako Koparako punturik batuko.
Izen emateak itxita, 88 gidarik eman dute izena Legazpiko proban parte hartzeko, eta ia erdiak Europako Kopan lehiatuko dira, horietako batzuk Espainiako Kopan ere izango dira.
Faboritoen artean David Track eta Ines Daems, belgikarrak aurkitzen dira, egungo Europako txapeldunak eta bat zenbakia eramango dutenak C6 mailako ibilgailu batekin.

Hauekin batera euren anaia Gael Track, Europako azpi txapelduna C4 mailan, oso ibilgailu aerodinamiko batekin. Maila berean, Schmidt suitzarra aurre egiten saiatuko da, goitibehera beltz batekin.

Joan den astean denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Italian.


Zazpi urterekin, Loïc Sels belgikarra da izena eman duenen artean gazteena. Beste belgikar batek, Tom Bonhommek, 11 urte besterik ez dituenak, baieztatu du Legazpin izango dela,

eta Espainiako Estatuan gutxi ikusten diren 5000 euroko ibilgailu bat ekarriko du. Cristian Marugan asturiarra da Espainian ezaugarri horietako bat duen bakarra, eta Europa erdialdeko pilotuen alternatiba nagusia da.

 

Etxeko ordezkaritza:


Euskal ordezkariek ere euren maila erakutsi nahiko dute euren zaleen artean, eta izena emandakoen artean aipagarria da proba honetan debuta egingo duen Andoni Gaztañagaren kasua.

Duela 20 bat urte Montmeloko 24 orduak bezalako moto lehiaketetan parte hartutako gidaria da eta, etxetik horren gertu egonda, jakin-mina piztu zitzaion eta Gravity Bike mailan aritzeko bere gidari dohainetara molda daitekeen bizikleta bat prestatu du.

Legazpin izango dira baita Bizkaiko Astuidarrak, Jon, Jon Kaiet eta Orkatz, famili bereko hiru belaunaldi. Skeleton C10 mailan arituko dira, Neguko Joko Olinpikoetan hodi moduko batean bere burua botatzen duten froga ezagunaren moldaketa.

Froga honetako Europako txapelduna den Sergio Gori italiarra ere Legazpin izango da.


Espainiako Koparen barruan, Neumatika GX mailan lehiatuko dira Ioritz -Gotzon Aranguren, Unai Biain-Adrian Pérez, Jon Madina-Danel Gereta, oñatiarrak denak, Oier Mendizabal-Arlene Etxaburu, Josu Mendizabal-Aiert Elezgaray,

Mutrikukoak eta Gernikako Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuriagoikoa, Euskal Herriko goitibehera liga birritan irabazi dutenak. Bikote honek rallyetarako jauzia emana zuen baina berriz ere hartuko dute euren goitibehera.
Maldan Behera taldeak ere izango du ordezkaririk, Gravity Bikean, Oier Aizpuru eta Gorka Langarika legazpiarrekin eta Urnietako Unai Ramosekin.
Speed down-a, batez ere, gizonezkoen kirola da, baina neskek ere zainetan dute abiaduraren adrenalina. Marta Lopez valentziarraren kasua da, 15 urte ditu eta bere lehen proba izango da bere ingurutik kanpo.

Nerabe honek bere komunitateko junior frogak irabazi ditu, eta gidari azkarra da. Rocío Calamita eta Fatima Faouzi, euren mailako speed trikeko gidaririk azkarrenetakoak direnak ere Legazpin izango dira.
C9 (Kart Junior) mailako Europako txapelduna den Luna Gori italiarra Europako mailako C3 (18 urtez azpiko monoplazak) proba batean debuta egingo du.

 

IKUSI kartela

IKUSI liburuxka

Albiste guztiak