Print this page
Agirre-Etxeberri etxeko taberna zerbitzua emateko kontratazioa
15
Api
2019

Agirre-Etxeberri etxeko taberna zerbitzua emateko kontratazioa

Eskaintzak maiatzaren 8ra arte aurkez daitezke,

Joan den ostiralean, besteak beste, Legazpiko udalak bere jabegokoa den

Agirre-Etxeberri etxeko behe-solairuan dagoen taberna-kafetegiaren zerbitzua

emateko kontratazioaren espedientea onartu zuen,

baita haren lizitazioa iragartzea ere.

 

Eskaintzak maiatzaren 8ra arte aurkez daitezke,

Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataformaren bidez.

 

3.aldia da kontratazioa ateratzen dela.

Hemendik lizitatzaileak animatu nahi ditugu.

Pasa den hilabetean egin zen lehenengo ezkontza zibila Agirre-etxeberrin

eta urrira bitartean beste 9 ezkontza egiteko erreserbak ditugu.

 

Zehaztapen guztiak Agiri administratiboetan eta teknikoetan azaltzen diren arren,

ustiapen horretan ondorengo zerbitzuak sartuko dira:

  • Taberna-kafetegiaren berezko ustiapena.
  • Udalak kontratatutako epealditik kanpo,

behe-solairuan dauden komunen garbiketa (tabernari dagozkiolako)

eta, horrezaz gain, taberna-kafetegitik komunetara doan pasabidea,

etxe atzealdeko sarrera eta arkupea garbitzea.

  • Behe-solairuan dauden erabilera anitzeko gelen irekiera eta itxiera

eta baita haien garbiketa ere, hala dagokionean.

 

Baldintza bereziak:

Kontratazio publikoaren lege berrian,

derrigorrez bete beharreko baldintza bereziak ezartzen dira.

Besteen artean, hauek:

  • Ingurumenekoak: Garaiko edo nekazaritza ekologiko edo integratuaren irizpideak betetzen duten elikadura produktuak erabiltzea.
  • Gizarte arlokoak:Enpresa kontratisten lan-baldintza minimoak.
  • Emakume eta gizonen arteko berdintasuna:Kontratuaren xederen definizioan, genero-perspektiba txertatzea.

 

Kontratuaren aurrekontua BEZarekin: 300 euro.

Kontratistak hileko 300,00 euroko saria ordaindu beharko dio Udalari.
Diru-kopuru hori goraka hobetu dezakete lizitatzaileek.

Zerbitzua ustiatzeagatik jasoko duen ordaina,

erabiltzaileek ordaindutako prezioekin bakarrik jasoko duena izango da.

Prezio horiek nahierara finkatuko ditu kontratistak

eta Legazpiko udaletxean aurkeztuko ditu jarduerari ekiten hasi aurretik.

 

Kontratuaren iraupena edo burutzeko epealdia: Urte 1

Luzapen kopurua: 1

 

Euskadiko Kontratazio Publikoko Kontratatzailearen profileko zuzeneko lotura

Taberna-kafetegiaren argazkiak IKUSI