Print this page
Goitibera proba dela eta, tráfiko murrizketak
16
Api
2019

Goitibera proba dela eta, tráfiko murrizketak

Larunbata eta igandean, apirilaren 20an eta 21ean , Aztiri-Motxorroko errepidean 

Datozen larunbata eta igandean, apirilaren 20an eta 21ean , Aztiri-Motxorroko errepidean europar mailako goitibera lasterketa ospatuko da .

Hori dela eta hainbat murrizketa izango dira Bikuña industrialdeko errepidean , bai aparkatzeko baita zirkulatzeko ere.

Hona hemen murrizketa horiek:

 

APARKATZEA:

Ostirala hilak 19, eguardiko 14:00etatik eta  Igandea hilak 21 eguardiko 14:00 arte,

Zorrotzetik- Motxorrokobidegurutzeraino, EZINGO da APARKATU.

 

ZIRKULAZIOA:

Ostirala hilak 19-19:00etatik-21:00arte.

Larunbata hilak 20-14:00-19:00 arte

Igandea hilak 21-8:30 etatik-13:30 arte.

 

Tarte hauetan zirkulazioa mugatuta egongo da. Pabeiloetara sartu eta irteteko Bikuñako erretondatik, Motxorroko sarbidea ITXITA egongo da.

GI-3520 errepidea –Motxorro Aztiria auzora – doana, larunbata hilak 20  eta igandean hilak 21, aipatutako orduetan ITXITA egongo da.

 

Aldez aurretik, sor daitezkeen eragozpenagatik barkamena eskatzen dugu eta zuen laguntza eskertzen dugu.