Print this page
Organo musika zikloa Legazpiko Parrokian
09
Mai
2019

Organo musika zikloa Legazpiko Parrokian

Maiatzaren 19an, igandea, 19:00etan izango da lehen emanaldia.

Aurtengoan ere Maiatzean organo zikloa antolatu da Legazpiko Parrokian.

Parrokiak berak sustaturik, Legazpiko Udalarekin elkarlanean antolatu da hiru kontzertuz osaturiko ziklo hau.

Organoak beste musikari batzuen laguntza izango du kontzertu bakoitzean. Hona egitarau osoa:

 

19, igandea:

Matias Sagreras (organoa) + Lucia Gomez (mezzosopranoa). 19:00etan Parrokian.

 

26, igandea:

Loreto Aramendi (organoa) + filmeetako soinu bandak orkestra”. 19:00etan Parrokian.

 

Ekainak 2, igandea:

Santiago Banda (organoa) + Amaia Larrayoz (sopranoa)”. 19:00etan Parrokian.