Print this page
Bikuña jauregiko ikasgela martxan.
10
Mai
2019

Bikuña jauregiko ikasgela martxan.

Maiatzaren 11tik ekainaren 21era bitartean.

Beste denboraldi batean eta azterketa garaiarekin bat eginez,

Udalak ikasgelaren zerbitzua eskainiko du Bikuña jauregian,

maiatzaren 11tik ekainaren 21era bitartean, egunero.

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara

eta larunbat eta igandeetan 9:30etik 20:00etara.

 

Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren

18 urtetik gorako legazpiarrek erabili ahalko dute zerbitzua.

Horretarako ezinbestekoa da sarbiderako txartela pertsonala eta doakoa

Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eskatzea, 

maiatzaren 8tik aurrera,7:30etik 15:00etara.

 

Aurreko denboraldian, abendutik urtarrilera bitartean,

37 lagunen eskaera jaso genuen.