pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2019ko egutegiko lehiaketa.
15
Mai
2019

2019ko egutegiko lehiaketa.

Izenak dioen moduan, arbola honek gereziak ematen ditu eta, hori dela eta, oso hedatuta dago.

 

Itxuraz, Antzinako Greziako Kerasos kolonian du jatorria eta, ziurrenik, bertatik hartu du izena.

Arbola handia da, 30 metro altu izatera iristen da. Enbor zuzena du, azala laua eta eraztunduna, gorrixka kolorekoa.

Adakera zabala du, piramide formakoa eta luzexka, eta adarrak elkarrengandik urruntzen dira.

Hosto erorkorreko zuhaitza da. Hostoak sinpleak dira, ertz zerraduna dute eta 6-15 cm luze eta 3-8 cm zabal dira.

Loreak apiril-maiatza aldera ematen ditu, ernaberritu aurretik edo hostoekin batera. Loreak txuriak dira eta bizpahiru zentimetroko diametroa dute. Lorezil asko ditu.

Arbolaren fruitua gerezia da, globo-itxurakoa, mardula eta gorri ilun kolorekoa, normalean, hori kolorekoak ere badauden arren.

Goiz heltzen da, zapore garratza du eta freskoan nahiz kontserban estimu handikoa da.

Gereziaren zura marroi-gorrixka kolorekoa da eta gogorra. Ebanisterian eta musika tresnak egiteko erabiltzen da.

Jakiak ketzeko ere erabiltzen da gereziondoaren egurra. Gehienbat okelarekin erabiltzen dute Ipar Amerikan, zapore atsegina ematen dio eta.

Gereziondoen loraldia ikusgarria da eta, horregatik, gertakizun natural horrek ikusmin handia sortzen du urtero zenbait lekutan; hala nola, Cáceresko Jerte bailaran edo Japonian.

 

Bitxikeria

Japoniako astronauta batek gerezi haziak eraman zituen espazioa 2008an.

Haziak ez zituzten esperimentu bat egiteko behar, ekintza sinboliko bat izan zen: Japoniako ikur esanguratsuena da gereziondoa.

 

Albiste guztiak