pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gazteen mailako I. Aurresku txapelketa nagusia (D Saila)
20
Mai
2019

Gazteen mailako I. Aurresku txapelketa nagusia (D Saila)

Larunbatean jokatu zen, D saileko  gazteen mailako I. Aurresku txapelketa Legazpiko Azokan.

 

D sailako dantzariak (2004 eta 2005 urteetan jaiotako neska mutilak), Ehun dukat, Aurkez aurke eta Agurra dantzak eskaini zituzten.

 

Parte hartu zuten 18 dantzarien artetik,  Amasa-Villabonako Gorka Duran izan da txapeldun.

2. Lezoko Maren Galvez, 3. Oiartzungo Mattin Etxebeste, 4. Amasa-Villabonako Idoia Urdangarin, 5. Elgoibarko Jone Gil eta 6., Amasa-Villabonako Maren Goya. 

 

Epaile lanetan, Jose Luis Vallejo, Katerin Artola eta Nahikari Vizuete aritu ziren eta Txistulariak berriz, Goiz deia Txistulari taldeko kideak izan dira.

 

Jantzi egokienaren saria Amasa-Villabonako Maren Goya-rentzat izan da. Epaile lanetan Maria Luisa Mendizabal eta Izaro Urbieta aritu dira.

 

Gogoratu joan den larunbatean A eta B sailetako txapelketak ospatu zirela Errenterian, Lezoko Inge Olaizola eta Ane Jaunarenak txapeldun izendatu zirelarik. 

Albiste guztiak