pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bikuña Jauregiko Ikasgelaren ordutegi murrizketa 2 egunetan.
28
Mai
2019

Bikuña Jauregiko Ikasgelaren ordutegi murrizketa 2 egunetan.

Maiatzak 29an (asteazkena) eta ekainak 18an (asteartea)

Bikuña jauregian kokaturik dagoen ikasgelak

ordutegi murriztua izango du

eta 14:00etatik 17:00etara, ez da zerbitzurik eskainiko.

 

Dakizuen bezala, ikasgelaren zerbitzua azterketa garaietan eskaintzen da

eta maiatzaren 11tik ekainaren 21era bitartean, egunero zabalik dago.

Hauxe da ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara

eta larunbat eta igandeetan 9:30etik 20:00etara.

 

Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren

18 urtetik gorako legazpiarrek erabili dezakete zerbitzua.

Horretarako ezinbestekoa da sarbiderako txartela pertsonala eta doakoa

Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eskatzea.

Ordutegia: 7:30etik 15:00etara.

 

2016ko abenduaren amaieran Legazpiko udalak

esperientzi pilotua jarri zuen martxan

eta harrez geroztik, izandako harrera kontuan hartuta,

denboraldiz denboraldi,

urtero 2 garaietan zabaldu du aipatutako zerbitzua

Bikuña jauregian.

 

Denboraldi honetan 21 emakumeek atera dute ikasgelako txartela.

Batez besteko 22 urte pasatxo dituzte.

Unibertsitateko ikasleak dira,

baina baten bat oposaketak prestatzeko ikasten ari da

eta beste batzuk master batean ari dira.

Gehienek Donostiako EHU-UPVko fakultateetan ikasten dute.

 

Ikasketei erreparatzen badiegu, %76ak Arte eta Humanitateak

edo Gizarte zientziekin eta juridiko arloekin

zerikusia duten graduak ikasten dute.

%24ak zientziekin eta osasun zientziekin

zerikusia duten graduak ikasten dute.

 

Ikusi kartela

Albiste guztiak