pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Inspira Steam proiektua Nerabeentzako Zerbitzuan.
31
Mai
2019

Inspira Steam proiektua Nerabeentzako Zerbitzuan.

Inspira Steam, nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak

sustatu nahi dituen proiektua da.

Modu esperimentalean Gipuzkoako bost herritako gaztelekuetan burutu da:

Idiazabal, Zestoa, Zarautz, Oñati eta Legazpi.

 

Jatorrian, proiektuaren helburua zen Lehen Hezkuntzako ikasleen artean STEAM

(zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika, ingelesezko sigletan) gaiak sustatzea;

baina Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen honekin,

Bigarren Hezkuntzara eta aisialdira eta denbora librera ere zabaldu da.

 

Deustuko Unibertsitateak sustatu du Inspira Steam proiektua,

Innobasqueren lankidetzarekin.

 

Nerabeekin zuzenean aritu diren hezitzaileek eta aholkulari edo mentoreek,

Deustuko Unibertsitateak eskainitako prestakuntzan

beharrezkoak izango zituzten baliabideak eta aholkularitza jaso zituzten.

 

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan Inspira Steam proiektua

martxoko eta apirileko 3 ostiraletan garatu da,

14-15 urte bitarteko gazte talde batekin,

non 14 neska eta mutil bakarra aritu diren.

 

Hezitzaile eta gazteekin, mentore lanetan

zientzian eta teknologian murgiltzen diren

Maider Pagola, legazpiarra eta Miren Revuelta, eibartarra

aritu dira parte hartzen.

Borontatez egindako lana da

eta dinamika, jokoak eta eztabaidak sustatzeko

bide desberdinak proposatu dituzte.

 

Gazteek hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak ezagutu dituzte.

Neskek eta mutilek STEAM arloko lanbideak ezagutu dituzte.

Herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek batera

lortu beharraren kontzientzia sortarazi dute mentoreek.

Teknologiako ikasketen inguruko sentsibilizazioa eta orientazioa eman dute.

Emakume teknologoen balioa denen aurrean erakutsi dute

eta gizartean ditugun estereotipoak ezagutarazi dituzte,

ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten.

 

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan

eta beste herrietan bizi izandako esperientzia

bideo batean jaso dute

eta hilabete honetan ezagutzera eman dute.

Ikusi bideoa

 

Mari Luz Guenaga, “Inspira Steam” proiektuaren arduradunaren hitzetan,

proiektuaren helburu nagusia da nesken zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzea

eta bokazioak piztea edo, gutxienez, beraien aukeraketa modu libre batean egitea.”

 

Teknikari eta hezitzaileen iritziz, oso aberasgarria da mentoreak gaztelekura gerturatzea,

nerabeekin genero-estereotipoei buruzko hausnarketa zuzenean bideratzen dutelako,

beren ikuspuntu eta esperientzian oinarrituta.

 

Parte hartu duten teknikari eta hezitzaileek orokorrean oso ondo baloratu dute esperientzia.

Argi dute proiektua aberasgarria, eraginkorra, motibagarria

eta berdintasunaren alde egiteko beharrezkoa dela.

Aukera bat izan dela diote, estereotipoez ohartzeko

eta horiek hausteko bide bat irekitzeko.

 

 

Albiste guztiak