pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Musika eskolen Kitarra Topaketa.
31
Mai
2019

Musika eskolen Kitarra Topaketa.

Datorren larunbatean ekainaren 1ean, 12:00etan,

Gipuzkoako 8 herrietako Musika eskola eta musika-erakundeetako

60 ikasle elkartuko dira Latxartegi aretoan,

urtero antolatzen duten Kitarra topaketan,

eta aldiro parte hartzen duten herrietako batean antolatzen dena.

 

Honakoak hartuko dute parte:

 

  • Juan de Antxieta Musika eskola (Azpeitia)
  • Beasaingo Loinatz Musika eskola
  • Errenteria Musikal
  • Arrasate Musikal
  • Francisco Escudero Kontsebatorioa
  • Secundino Esnaola Musika eskola (Zumarraga)
  • Jose de Azpiazu Musika Eskola (Oñati)
  • Doinua Musika Eskola (Legazpi)

 

Bestaldetik, ostiralean maiatzak 31n ere,

Doinua Musika eskolako klarinete taldea Errenteriara joango da,

orain hilabete batzuk Errenteria Musikaleko ikasleekin batera

Legazpin egindako elkartrukeari amaiera emateko asmoz.

 

Bukatzeko, igandean ekainak 2an, Burdinola elkarteak

San Miguel ermitan antolatutako ohiko kontzertuan ere

Doinua Musika eskolako ikasleak eta irakasleak izango dira.

Albiste guztiak