pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2019ko egutegiko lehiaketa
03
Eka
2019

2019ko egutegiko lehiaketa

Magnolia, “enperadorearen zuhaitza”, benetan zuhaitz bikaina da: lore zuri handiak ditu, oso-oso ederrak.

 

Hosto iraunkorreko zuhaitza da, beti berde egoten da. 35 metro altu izatera iristen da eta oso adartsua da oinarri-oinarritik hasita.

Hostoak bakunak dira, obalo itxurakoak eta handiak: 12-20 cm luze eta 6-12 cm zabal. Ertz osoak dituzte eta berde ilun distiratsuak dira.

Gaztetan piramide itxurako adaburua du, baina helduaroan globo forma hartzen du: zabalagoa eta hostotsua.

Magnoliak lore handiak ematen ditu, eta oso ikusgarriak eta usaintsuak dira. 6-12 petalo izaten dituzte, 30 cm luze izan daitezke eta argizarizkoak ematen dute.

 

Udan ematen ditu loreak. Loreek zitriko usaina dute, gozoegia, bainila kutsuarekin.

Egur zuria du eta zurgintzan eta eraikuntzan oso estimatua da. Azala, berriz, grisaxka du.

Medikuntzan bihotzeko gaitzak sendatzeko erabiltzen da. Loreak, berriz, infusioak egiteko erabiltzen dira.

Hostoak digestio-aparatuko gaitzak sendatzeko erabiltzen dira. Arnasketa arazoak konpontzeko ere erabiltzen dira; hala nola, asma edo bronkitisa sendatzeko.

Zenbait herrialdetan zuhaitz hau ikur da: Amerikako Estatu Batuetan, adibidez, Mississippi estatuko sinboloa da; Japonian naturarekiko maitasunarekin lotzen dute;

eta Txinan gozotasuna, emetasuna eta edertasuna irudikatzen ditu. Antzinaroko Txinan “enperadorearen loretzat” zeukaten.

 

BITXIKERIA

Enperadoreak menpeko bati errespetua adierazteko magnolia bat ematen zion.

Mississippin eta Lousianan (AEB) magnoliak garaipena irudikatzen du.

 

Albiste guztiak