Print this page
“Desafioa” dantza ikuskizuna.
04
Eka
2019

“Desafioa” dantza ikuskizuna.

Ekainaren 7an, ostirala, 22:00etan, Latxartegi Aretoan.

Sustraiak Dantza Taldean giroa pil-pilean dute.

Zurrumurruek diotenez taldean liskarra sor dezakeen gai gorabeheratsu bat omen dago eta gaztetxoenek kontu hau behingoz erabakita uzteko beteranoei Desafio bat bota diete.

Modan dauden telebista programetan bezala bi talde hauek, dantza eginez lehiatuko dira.

 

Baina, gai gorabeheratsu hau zein da? Irabazleek zer lortuko dute?

 

Galdera hauen erantzuna datorren ekainaren 7an, ostiralean, Latxartegi Aretoan eta gaueko 10etan izango duzue.

Ikusi foiletoa

Bertaratu eta ikuskizunez gozatu!!!!!