pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Doinua Musika eskola Hegialden eta Flauta Topaketan .
06
Eka
2019

Doinua Musika eskola Hegialden eta Flauta Topaketan .

Ostegunean eta larunbatean.

 

Ikasturtearen amaierarekin batera,

musika kontzertuak eta emanaldiak nagusitzen dira.

 

Hegialdeko jaietako egitaruaren barruan,

ostegunean, ekainak 6an, arratsaldeko 18:00etan,

Laubideko oinezkoentzako gunean,

Doinua Musika eskolako ikasleek kontzertu bat eskainiko dute.

Eguraldi txarrarekin, karpan joko dute.

 

Bestaldetik, azken urteetako ohiturari eutsiz,

larunbatean flauta topaketaren txanda izango da.

 

Horrela, larunbatean ekainaren 8an, 12:30ean,

Gipuzkoako 5 herrietako Musika eskoletako

100 ikasle elkartuko dira Latxartegi aretoan.

Aretxabaleta, Azkoitia, Astigarraga, Oñati eta Legazpiko

musikariak izango ditugu oholtza gainean.

 

Datozen bi asteetan

eskainiko dituzten entzunaldien berri ere

emango dizkizuegu.

Albiste guztiak