Print this page
Estatu mailako XX. “Legazpi Hiria” argazki lehiaketak baditu saridunak.
12
Eka
2019

Estatu mailako XX. “Legazpi Hiria” argazki lehiaketak baditu saridunak.

Sari banaketa eta erakusketa irekiera ekainaren 14an, ostirala, 19:00etan Kultur Etxean. 

 

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko

lehiaketa honen 20. edizioa izan da aurtengoa.

Ostiralean, ekainaren 14an, egingo den sari banaketa ekitaldian

emango dira jakitera aurtengo irabazleak zein diren,

eta zein argazkilari hautatu dituen epai-mahaiak Argizaiola Sarirako.

Aurkezturiko lanetatik, 50 aukeratu dira erakusketa osatzeko,

tartean sarituak, noski.

 

Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan

egongo da ikusgai ekainaren 28rarte,

astegunetan 17:30etatik 20:30etara.

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren

irekiko da Erakusketa.