Print this page
Legazpiko Udalak informatikari bat kontratatuko du behin-behineko programa bat gauzatzeko.
24
Eka
2019

Legazpiko Udalak informatikari bat kontratatuko du behin-behineko programa bat gauzatzeko.

Eskabideak aurkezteko azkeneko eguna: uztailak 9.

Interesatuta dauden pertsonek Lanbidek kudeatuko duen eskaintzan eman behar dute izena (ERREFERENTZI ZENBAKIA:162019007461).

Eskabideak aurkezteko azkeneko eguna: uztailak 9.

 

Legazpiko Udalak bitarteko funtzionario bat kontratatuko du behin-behineko programa bat gauzatzeko.

 

Kontratazioaren iraupena:

urtebetekoa, luzatzeko aukerarekin (3 urtera arte gehienez).

 

Lanpostuaren baldintzak:

  • 3. HE, derrigorrezkoa.
  • Informatikan lizentziaduna/gradoduna edo baliokidea.
  • Hautaketa elkarrizketa bidez egingo da eta Informatikari lanetan egiaztatutako esperientzia baloratuko da.

Ordutegia:

8:00etatik 15:18era.

 

Egitekoak:

  • Segurtasuneko Eskema Nazionala ezartzeko lanak.
    • Prozedurak sortzea, CCN delakoak ematen dituen prozeduretan oinarrituta.Adibidez:
      • Erabiltzaileak kudeatzeko prozedura:altak, bajak, identifikazioa, autentifikazioa eta sarbide logikoaren kontrola.
      • Sailkatzeko prozedura eta sailkatutako informazioaren tratamendua.
      • Babes-kopiak sortzeko eta informazioa berreskuratzeko prozedura.
    • Udaleko sistema informatikoa konfiguratzean nahitaezko segurtasun-neurriak hartzea.
  • Datuak kudeatzen laguntzea, datu horiek gardentasun eta Big Data kontuetan erabiltzeko.
  • Espedienteen tratamendu informatikoa diseinatzea.

Soldata:

Udalhitzeko 13. maila.

 

Eskaerak aurkeztea:

Interesatuta dauden pertsonek Lanbidek kudeatuko duen eskaintzan eman behar dute izena.

 

Eskabideak aurkezteko azkeneko eguna: uztailak 9.