pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2019ko egutegiko lehiaketa
04
Uzt
2019

2019ko egutegiko lehiaketa

Artea  (Quercus ilex)  Quercus  generoko  zuhaitz espeziea da,  zubeltz ere esaten zaio batuaz eta zurbeltz gipuzkeraz.

Mediterraneo inguruan bizi ohi da.  Euskal Herriko hego partean, zuhaitz nagusia da,  klima mediterraneoko lur lehorretan.

Euskal Herriko  Kantauri isurialdean, berriz, lurralde batzuetan baino ez da izaten, kareharrizko lurretan, kosta inguruan; bailara sakonetan eta muinoen azpialdean izaten dira.

Erdi mailako garaiera du, 16-25 metro arteko garaiera izan dezake. Enbor gogorra du eta azal beltza eta zartatua, hortik datorkio izena. Adaburua zabala du.

Hosto iraunkorrak ditu; bakunak, txandakatuak, obalak eta horzdunak dira. Zuhaitzean lau urte ere irauten dute.

Goiko aldeadisdiratsua da, berde iluna; eta  gris argiantzekoa eta iletsua azpialdea. Gehienetan lantza itxura duten arren, asko aldatzen da batetik bestera.

Zuhaitza gaztea den bitartean, hosto guztiek izaten dituzte arantza sendoak inguruan, baina helduaroan beheko adarretako hostoetan bakarrik egoten dira.

Martxoa eta maiatza bitartean ematen ditu loreak. Hasieran horiak izaten dira, gero laranja kolorea hartzen dute eta, azkenik, nabar kolorekoak.

Artearen fruituak, ezkurrak, udazkenean heltzen dira. Animali askorentzako, hala nola, txerrientzako, bazka izaten dira.

 

Eta esaera zaharrak esaten duen moduan: Ezkur urtea, elur urtea, batek jakin.

 

Egurra eta ikatza egiteko erabiltzen zen artea Euskal Herrian. Egur sendoa da eta lantzeko zaila den arren, gurdiak eta herramintak egiteko edo eraikuntzako habeak egiteko erabili ohi da.

Lurzorua sortzeko eta babesteko ere balio du, eta babeslekua eta janaria ematen die hainbat animaliari.

 

BEREZITASUNAK: 

Zuhaitz sakratutzat hartzen da hainbat tradiziotan, euskal mitologian barne. Sendotasunaren eta bizitza luzearen sinboloa da, 1.000 urte baino gehiago bizi daiteke eta.

Euskal Herrian ohikoa da baserri inguruan arteak landatzea babesa emateko. Gure toponimoan eta antroponimian askotan agertzen da artea: Artadi, Artea, Arteaga

Albiste guztiak