Print this page
Kultura Arloko ikastaroetarako izen emateak
26
Abu
2019

Kultura Arloko ikastaroetarako izen emateak

Marrazketa, talla, eskulan, puntu, josteko lan txikiak eta buztingintza ikastaroak

9, ASTELEHENA: MARRAZKETA ETA PINTURA IKASTAROAren hasiera. Tokia dagoenez oraindik, egun hauetan ere matrikula egin ahal izango da.

 

2tik 13ra:TALLA IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Irailaren 16an hasiko da 30 ordutako ikastaroa. Astelehenetan izango da eta ordu t´erdiko saioak izango dira. 3 ordutegi aukeran. 40€. Izen ematea Kultur Etxean. Txirbil Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

 

9tik 27ra: ESKULANETAKO IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian hasi eta ekainera bitartean eskainiko da, astearte eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara. Izen ematea Kultur Etxean. 35€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

 

9tik 27ra: PUNTU IKASTARORAKO IZEN EMATEA  Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 17:30etatik 19:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 25€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

 

9tik 27ra: JOSTEKO LAN TXIKIEN IKASTAROA “Botoiak, barrenak hartu, kremailerak,…” Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 14:30etatik 16:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 25€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

 

9tik 27ra:BUZTINGINTZA IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian hasiko da 30 ordutako ikastaroa. Astelehenetik ostiralera izango dira saioak, 19:00etatik 21:00etara. 40€. Izen ematea Kultur Etxean. Xalinko Elkarteak sustaturiko ikastaroa.