pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Oraindik badago tokia Begirale ikastaroan.
10
Ira
2019

Oraindik badago tokia Begirale ikastaroan.

Matrikulazioa irailaren 13ra bitartean.

Oraindik badago tokia Aisialdiko Begirale ikastaroan.

Interesatuak irailaren 13ra bitartean

Legazpiko Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Bulegotik

pasa daitezke, (ordutegia: 7:30etik 15:00etara)

matrikulazioa egin ahal izateko.

 

Beste aukera da aurkeztu beharreko dokumentazioa, hau da,

Aisialdiko Begirale ikastarorako izena emateko orria (beteta eta sinatuta) eta NANren kopia 

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  e-postara bidaltzea.

 

Azken kasu honetan, udalaren erantzuna jaso beharko da,

eskaera onartua izan dela jakiteko.

 

Ikastaroa

Eusko Jaurlaritzako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua lortzeko

Urtxintxa aisialdi eskolak emango duen ikastaroak

150 ordu teorikoak eta 160 ordu praktikoak ditu

eta euskaraz izango da.

 

Ikastaroa Legazpiko Kultur etxeko areto nagusian egingo da,

urritik maiatzera bitartean: 19 larunbatetan (9:00-15:00), eta

Gabonetako 4 egunetan (9:00-15:00).

Baita otsaileko asteburu batean ere,

Pasaiako Arrokaundieta aterpetxean.

Ikus ezazu ikastaroaren egutegia

 

Datorren urtean 18 urte beteko duten gazte guztiek parte hartzeko aukera dute,

Legazpikoak izan edo ez eta plazak bete arte.

 

Ikastaroaren matrikula445 eurokoa da.

Ordainketa 2 zatitan egin daiteke.

Aterperainoko garraioa ez da prezio horren barruan sartzen.

 

Dudaren bat argitu nahi izanez gero,

herritik 010 telefonora deitu daiteke;

eta herritik kanpo, 943 73 70 30 telefonora.

Albiste guztiak