pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

IRULE elkarteak 4 ikastaro jarriko ditu martxan urrian.
11
Ira
2019

IRULE elkarteak 4 ikastaro jarriko ditu martxan urrian.

Izen emateak irailaren 27rarte egin behar da Kultur Etxean.

 

Antolatu dituenetako 3, eskulanak, josteko lan txikiak eta puntu eta gantxiloa, 16 urtetik gorakoei zuzendurik daude, eta ikasturte guztiko iraupena izango dute, urritik ekainera bitartekoa alegia.

4.ak berriz, HH5, LH2, LH2 eta LH3ko haurrei eta beren gurasoentzako, 15 ordutako iraupena izango du. Urrian hasi eta gabon aurretxoan amaituko da.

 

ESKULANETAKO IKASTAROA. Urrian hasi eta ekainera bitartean eskainiko da,

astearte eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara. Izen ematea Kultur Etxean. 35€ hileko.

 

PUNTU IKASTAROA.  Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa eta

asteazkenetan izango da 17:30etatik 19:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 25€ hileko.

 

JOSTEKO LAN TXIKIEN IKASTAROA.“Botoiak, barrenak hartu, kremailerak,…”

Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 14:30etatik 16:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 25€ hileko.

 

HAUR ETA GURASOENTZAKO ESKULAN IKASTAROA. Urriaren 4an hasita, 15 ordutako ikastaroa izango litzateke.

Ostiraletan 17:00- 18:30. Umeen adina Hh5, Lh1, Lh2 eta Lh3. Kopurua 12 ume gehienez.Kostua 50€. Izen ematea Kultur Etxean.

Albiste guztiak