Print this page
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko parte-hartze prozesua hasiera
01
Ira
2021

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko parte-hartze prozesua hasiera

Informazio-bilerak irailaren 6-7-8 eta 9an Kultur Etxean

Hiri-antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) herriko hirigintza planifikatzeko tresna da. Lurraldea antolatzea du helburu eta beste batzuen artean, behar diren udal-ekipamenduak eta horietarako lurzoru-erreserba definitzen ditu.

Indarrean dagoen Legazpiko HAPO 2008. urtekoa da, ondorioz, Udalak abian jarri du udalerriko hirigintza-plangintza orokorra berrikusteko prozesua.

Legazpiren etorkizuna elkarlanean diseinatuko dugu agente guztiekin: herritarrekin, gizarte-erakundeekin, elkarteekin, enpresekin eta tokiko merkataritzarekin. Horretarako, herritarren iritzia funtsezkoa da HAPO berrikusteko prozesuaren hasieratik.

Irailaren 6, 7,  8 eta 9an, informazio-bilerak egingo dira Kultur Etxean. Bilera horietan HAPO zer den azalduko da.

 

Informazio-bileren ondoren, proposamenak, galderak eta abar aurkezteko epe bat irekiko da. Epe hori irailaren 24an amaituko da.

Parte hartzen duten guztien artean 50 €-ko erosketa-bonu bat zozketatuko da, Legazpiko dendetan erabiltzekoa.

 

Informazio-bileretan erabilitako informazio guztia, bai eta irailaren 24ra arte egindako galderak eta proposamenak ere, Udalaren web-orrian jarriko dira ikusgai.

 

Gure udalerrian 4 eremu zehaztu ditugu eta bilera bakoitzean horietako bakoitzarekin lotutako gaiak jorratuko dira:

 

 

EREMUA

DATA

ORDUA

TOKIA

  • Laubide-Urtatza-San Juan

Irailaren 6a

(astelehena)

19:00

KULTUR ETXEA

ARETO NAGUSIA

  • Itxaropen-San Ignacio

Irailaren 7a

(asteartea)

19:00

KULTUR ETXEA

ARETO NAGUSIA

  • Erdigunea-Elbarrena

Irailaren 8a

(asteazkena)

19:00

KULTUR ETXEA

ARETO NAGUSIA

  • Telleriarte-Brinkola

Irailaren 9a

(osteguna)

19:00

KULTUR ETXEA

ARETO NAGUSIA