Print this page
Hasi dira Domingo Agirre eskolako jolastoki txikiaren estalkia berritzeko lanak
17
Abe
2021

Hasi dira Domingo Agirre eskolako jolastoki txikiaren estalkia berritzeko lanak

Obrak azaroaren 23an hasi ziren

Obrak azaroaren 23an hasi ziren. Lehenbizi jolastokiko teilape txikiak kenduko dira eta jolastoki osoa estaliko duen estalki bat jarriko da, argia sartzen utziko duena. Horregatik, estalkia polikarbonatozkoa izango da eta horrek egitura eramailea arinagoa izatea ahalbidetuko du. Urak fatxadaren kontra jasotzeak fatxada iragazgaiztea eskatzen du, eta, beraz, estalkia egiteko obra bailatuko da itxituraren zati hori isolatzeko, eta horrek, neurri batean, eraikinean energia aurrezten lagunduko du.
 
Obra “Herreria Mitxel” enpresari esleitu zaio, 42.000 eurotan (BEZa barne). Zenbateko horren % 60 Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak laguntzen du diruz.
 
Obren iraupena hilabetekoa izango zela aurreikusi zen, eta eguraldi txarra izan arren, epe barruan egiten ari dira.