Print this page
Otsailaren 28an astelehena BIDEGIren aurrez aurreko arreta-zerbitzua egongo da Udaletxean
26
Ots
2022

Otsailaren 28an astelehena BIDEGIren aurrez aurreko arreta-zerbitzua egongo da Udaletxean

9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara, HAZ bulegoan

Otsailaren 28an izango da BIDEGIk aurrez aurreko arreta-zerbitzua eskainiko duen azken eguna Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.

 

  • Eguna: Otsailaren 28an, astelehena
  • Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara
  • Non: Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan. Bertan, BIDEGIko bi pertsona egongo dira aurrez aurreko arreta hori emateko.

Egun honetan, bertan eskatu ahal izango da ABIATU gailua, edo zure ibilgailuaren matrikularen eta banku-txartelaren arteko lotura kudeatu ahal izango da, autobia erabiltzeagatiko kanona kobratzen hasi aurretik. BIDEGIk eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko edozein izapide edo kontsulta ere egin ahal izango da.

 

ABIATU gailuari esker, % 25etik % 75era bitarteko deskontu progresiboak eskura daitezke, hilean egiten den ibilbide-kopuruaren arabera. Gainera, hilean 33,37 €-ko gastu-muga du Gipuzkoako autobideetan, eta 49,30 €-koa Bizkaiko AP-8an eta Arabako AP-1 autobidean. Bestalde, Estatuko, Portugalgo eta Frantziako autobide guztietan erabil daiteke, baimendutako aparkalekuez gain.

 

BIDEGIk emandako informazio gehigarria.