Print this page
Izena emateko epea irekita, 2024-2025 ikasturtean eskolatuko direnentzat
07
Ots
2024

Izena emateko epea irekita, 2024-2025 ikasturtean eskolatuko direnentzat

Otsailaren 7tik 23ra 

 

 

Otsailaren 7tik 23ra bitartean zabalik egongo da datorren 2024-2025 ikasturtean Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunduetan ikasi nahi dutenentzat eskabideak aurkezteko eta onartzeko epea.

 

Hori dela eta, Legazpiko udalak eskutitz pertsonalizatua bidali die 2urte beteta edo beteko dituen seme-alabak dituzten familiei, herrian dagoen hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa emanez.

Era berean, bai 2 urteko bai 12 urteko seme-alabak dituzten familiek zuzenean beraien etxeetan jaso dute Udalak emandako Bizikidetza-ziurtagiria, eta hori beharrezkoa izango da erabakitzen duten ikastetxean izena emateko. Horren helburua da, herritarrei dokumentazio hori ematea, udal-bulegoetara joan beharrik gabe.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza sistemari buruzko familientzako informazioa, hainbat hizkuntzatan