Print this page
Jaialdi erraldoia L.E.K. Legazpiko Erraldoi konpartsaren eskutik
27
Ots
2024

Jaialdi erraldoia L.E.K. Legazpiko Erraldoi konpartsaren eskutik

Martxoaren 2an, larunbata, 18:30ean, Urbeltz Pilotalekuan

 

Legazpiko Erraldoi Konpartsak Erraldoien JAIALDI ERRALDOIA prestatu du datorren martxoaren 2rako. Bertan guztiok ezagutzen ditugun erraldoiez gain, beste sorpresa bat ere emango digute L.E.K.ekoek.

Jaialdian lagun izango dituzte: Goiz Deia Txistulariak, Doinuzar Dultzainariak eta Korosti eta Sustraiak dantza taldeak.

 

Sarrerak salgai jarritako egunean bertan saldu baziren ere, Martxoaren 2an, 17:30ean Pilotalekuan bertan 50 sarrera jarriko dira salgai, 2€tan.

 

Sarrerak salgai jarritako egunean bertan saldu baziren ere, Martxoaren 2an, 17:30ean Pilotalekuan bertan 50 sarrera jarriko dira salgai, 2€tan.