Print this page
Udaltzainen ibilgailu elektrikoa, Urola Garaiko Lanbide Eskolarako
06
Api
2024

Udaltzainen ibilgailu elektrikoa, Urola Garaiko Lanbide Eskolarako

Ibilgailuaren matxura konponezina zen

 
Legazpiko Udaltzaingoaren ibilgailu elektrikoak matxura larria izan du, eta ezin izan da konpondu. Ondorioz, Udalak “Desguaces Aztiria” enpresari eman dio ibilgailua, eta bertan piezaka zatikatu egingo dute. Piezak Uglera (Urola Garaiko Lanbide Eskola) eramango dira, eta han auto elektrikoen esparruan aztertuko dira.
 
Legazpiko Udalak horrela egitea erabaki du eskualdeko ikasleei kalitatezko lanbide-hezkuntza eskaintzeko eta ematen jarraitzeko.