Print this page
Legazpiko buruhandiak, aurpegirik onenarekin
08
Api
2024

Legazpiko buruhandiak, aurpegirik onenarekin

Arkatza eta LEK elkarlanean ari dira hauek konpondu eta hobetzeko    

 

Legazpira ongietorria eman genien orain dela gutxi lau erraldoi berriri: Irati, Gurutz, Katamalo eta Lintx, Legazpiko Erraldoien Konpartsak Urbeltz pilotalekuan aurkeztu zuen ikuskizun ederrean. Orain buruhandien txanda iritsi da, hurrengo jaietan Legazpiko kaleak euren aurpegirik onenarekin beteko dituztenak.         
Erraldoi berrien aurkezpenaren arrakastaren ondoren, herriko buruhandien konponketaren eta hobekuntzaren beharra ere ikusi zuen LEKek. Horrela, eta Arkatza Elkarteko kideen laguntzarekin, buruhandiak konpontzen eta margotzen ari dira. LEKeko gazteenak dira lixak eskuetan, buruhandien akatsak eta kalteak konpontzen dituztenak, taldeko nagusien begiradapean. Lan honekin amaitu ondoren, Arkatzako artistek euren maitasun guztia jartzen dute hauek berriro ere margotzen, datozen festatan berriak izango balira bezala kalera irtetzeko.


Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie bi elkarte hauei gure buruhandien hobekuntzan egiten ari diren lanagatik, bereziki gaztetxoen lana azpimarratuz, altxor hauek mimoz zaindu eta tradizio polit honi eusten diotelako.

 

Eskerrik asko!