Eneritz Otegi Araguazo

 

PROIEKTUA

Republika Dominicanan dagoen Batey Hato Viejo 2n, eskolan hezkuntzaren garapenean laguntzea, irakasleekin batera lan egiten.

 

LABURPENA

Haitiarren ondorengoz osatuta dagoen  komunitate honetako kideak, bateyeetan ( garai bateko azukre langileen kokalekuak) bizi dira muturreko pobrezian. Inguruan ez daukate oinarrizko zerbitzurik : ez daukate edateko ur-hargunerik, ez garbitasun osasun neurririk, ez argindarrik , ez zabor edota iraizkinak deuseztatzeko modurik, ez euri-ura drainatzeko sistemarik, ezta osasun eta heziketa zerbitzurik ere.

 

Proiektu honen helburua da, bateyeetan bizi diren umeak eta gazteak hainbat heziketa zikloetan sar daitezen baldintza hobeak sortzea, hala nola:

 

  • Garraiobidea lortzea.
  • Gaitz kutsagarriak gutxitu ahal izateko osasun zerbitzuak  eta sendabideak lortzea eta  horrela,  ikasketa prozesuan ere etekin hobeak ateratzea.
  • Komunitatean sentiberatze kanpaina baten bidez umeen osasuna eta heziketaren   garrantziaz ohartaraztea. 

 

 

 

 

Eneritzen kontaketa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.